Urte Bukaerako Festa gaztetxean, igandean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 12a, 01:00

Kontrakantxa gaztetxean emango die bukaera, Plura­lidad por Africa elkarteak, 2017 urteko ekintzei. Eta horreta­ra­ko, festa antolatu dute igan­derako; Urte Bukaerako Festa deitu dutena, hain justu.
Eguerdian hasi eta arratsal­dera arte luzatuko dira ekin­tzak, 13:30etatik 18:00etara. Eta festa baten osagai guztiak izango dituzte: jate­koa, edate­koa, musika, dantza... Izan ere, bazkaria egingo dute au­rre­na, giro ederrean; eta gero, dantzaldia egingo dute bertan, mu­si­kak lagun­duta.
Elkarteak jakinarazi due­nez, ikusarazteko ekintza bat da, urteari itxiera emateko egingo duten hau. Sarrera doan izango da, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta ondo pasatzeko.

Garbiketa eta merienda, gaur
Igandeko festaren aurretik, hala ere, beste zita bat ere jarri dute Kontrakantxa gaztetxean. Garbiketa egiteko egin dute hitzordua gaur, arratsaldeko 17:00etan; eta ondoren, meri­en­­da egingo dute elkarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!