Egunero aukera, hilerriko errolda eguneratzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urtarrilaren 11

Hilerriko errolda eguneratzeko lanean ari da Hernaniko Udala, eta horretarako, hilobiratze unitate bakoitzeko, ordezkari bat izendatzea eskatu du. Hori egiteko, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzura jo behar da, ordutegi honetan: astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00-15:30; asteazkenetan 15:30-18:00; eta ostiraletan 08:00etatik 12:00etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!