Hilerriko errolda berritzeko, arreta ordutegia zehaztuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko urtarrilaren 10a

Hilerriko errolda eguneratzeko lanean ari da Hernaniko Udala, hilobiratze unitate bakoitzeko ordezkari bat izendatzea eskatuz. Eta prozesu horretarako, arreta ordutegi bat zehaztu dute, «denontzat lagungarri izan dadin». Honakoa izango da: astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 15:30etara; asteazkenetan 15:30etatik 18:00etara; eta ostiraletan goizeko 08:00etatik eguerdiko 12:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!