Moto istripua izan zen atzo eguerdian, Orbegozoko zubian. Beherantza zijoala, motoaren kontrola galdu zuen 17 urteko gazte urnietar batek, «motoa gauza arraroak» egiten hasi zitzaiola eta. 12:30etan izan zen istripua.
Kontrola galdu ondoren, eskuineko baranda jo zuen gazteak, eta lurrera erori zen. Lurra jotzean, kaskoa zartatuta geratu zitzaion, eta kolpea hartu zuen gazteak, buruan, lepoan eta besoan, gorputzaren eskuineko aldean.
Motoa «gauza arraroak» egiten hasi zitzaiola eta, kontrola galdu, eskuineko baranda jo eta lurrera erori zen. Kaskoa zartatu zitzaion kolpearekin.
Anbulantzia berehala iritsi zen, eta lepoa inmobilizatu zioten, badaezpada ere. Besoa ezin zuen mugitu, eta odol pixka bat ere galdu zuen, kaskoa zartatu izanaren ondorioz. Hasierako sendaketen onodoren, Ospitalera eraman zuten zauritua.