Aurreneko ikastaroa gaur, eta denetan izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 11a, 01:00

Gaur hasiko dira, urte berriko Jabetze Eskolen ikastaroak. Eta aurrenekoak, literatura du ardatz: Munduko emakumeen literatura: Ame­rikar kontinentea. Bertan, ezagutuko dituzte kontinente horretako emakumeen bizi-estrategiak eta estra­tegia sortzaileak: «haien proposamen irudimentsuek, geureak aberasten dituzte; haiek ezagutuz, geure burua hobeto ezagutuko dugu», azaldu dute.
Hiru saio izango dira, Mer­txe Tranche Iparragirreren eskutik, gaztelaniaz: gaur, otsailaren 8an eta martxoaren 8an, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea).
Izena emateko, Plaza Femi­nistara jo daiteke, 943 33 70 17 telefonora deitu, edo emaila bidali berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikora. 12 euro dira, ikastaroa.

Hamar ikastaro, aukeran
Ikastaro horretan bakarrik ez, beste bederatzitan ere eman daiteke izena, dagoeneko. Hori­e­­ta­ko sei berriak dira: Adimen emozionala eta jabetzea, bihar hasiko dena; Emakumeak, ja­na­ria eta emozioak; Ziklikoki bi­zitzen: hilekoaren inguruko tai­lerra; Leokatik begirada; Es­ka­lada tailerra; eta Kon­fi­dan­tza in­dartzeko bidea II: norbere ar­datzetik jarduteko estrategiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!