Erraustegiaren aurkako Mugimenduak 30 lagun bildu zituen Hernanin, atzo, mendi-martxa egiteko. Zubietako erraustegiari zerbitzua emateko eraiki nahi duten goi-tentsioko linearen aurka antolatu zen eta bost zutabe irten ziren Buruntzaldeako herri desberdinetatik, horietako bat Hernanitik. Goizeko 10:30etan bildu ziren Gudarien Plazan eta 15 minutu beranduago abiatu ziren Azkortera, Buruntzapean. Behin hara iritsita, linearen ezaugarriei buruzko informazioa eman zen eta ondoren, Lasartera jaitsi ziren eta eguerdian, Okendo plazan, ekitaldi batean parte hartu zuten.