Zaporeak proiektuak irekiko du, larunbat honetan, Hernaniko txotx denboraldia. Txotx Mahaiak proposatuta, Intxaurrondoko Gastronomia Elkartearen proiektu solidarioko kideek irekiko dute aurreneko kupela, eta orduan, sagardo berria dastatzeko aukera izango dute herritar guztiek. Eguerdiko 13:00etan izango da hori.
Aurretik, trikitilariak, Kalez Kale Kantari, kirikoketa erakustaldia eta txalapartariak izango dira, eta ondoren, 14:30etan, bazkaria egingo dute: Goiko Lastola sagardotegian izango da, aurten.