Zaporeak proiektuak irekiko du etzi, Hernaniko txotx denboraldi berria

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 11a, 01:00

Larunbat honetan hasiko da, Hernaniko txotx denboraldia. Eta urtero bezala, ekitaldi bate­kin egingo dute irekiera, Plazan. Eguerdiko 13:00etan izango da, eta eguneko prota­gonista, omenduko dutena, Zaporeak proiektua izango da. Intxaurrondoko Gastro­nomia Elkartearen proiektu solida­rio­­ko kideek irekiko dute, 2017ko uztako sagardoaren aurrene­ko kupela, eta segidan, herritar guztiek izango dute dastatzeko aukera, bertan.
Txotx Mahaiak proposatuta aukeratu dute Zaporeak, ire­ki­e­ra ekitaldirako: «proiektuak, Wukron egin zituen aurre­ne­ko urratsak, eta Hernanik be­za­la, aspaldiko harremana dauka Etiopiako herri horrekin. Izan ere, 2011n hasi ziren lanean, Etiopia-Utopia fundazioarekin batera, Wukron elikadura eta sukaldaritzarekin lotutako eki­men batekin», azaldu dute.
Ordutik, bere bidea egiten ari da Zaporeak: Wukron Gas­tro­nomia eta Sukaldaritza Es­kola bat irekitzeko lanean ari da; eta Greziako Chios irlan, ego­era larrian zeuden erre­fu­xiatuei eta haiei laguntzera joandako boluntarioei elika­du­­ra bermatzen aritu da: «azken batean, beharrean dauden he­rri eta kolektiboekiko el­kar­ta­su­na eta gastronomia uztar­tzea da proiek­tuaren xe­dea».

Bazkaria, Goiko Lastolan
Irekiera ekitaldiaren aurretik, trikitilariak ibiliko dira herriko kaleetan barrena, eta baita Kalez Kale Kantariko kideak ere. Plazan, berriz, kirikoketa erakustaldia egingo dute, Baz­tanen sagardoa nola egiten duten azaltzeko ikuskizuna.
Eta irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute. Aurten, Goiko Lastola sagardotegian izango da, 14:30etan.

Otsailetik aurrera, ekintzak
Ekintza gehiago ere aurreratu dituzte, txotx denboraldi ho­ne­­tarako. Otsailaren 24an izango da Sagar Lasterra lasterketa, eta asteburuetan, zabalik egon­go da turismo informazio pun­tua, plan ugarirekin. Sagar Mar­txa, aldiz, urria aldera egi­tea aurreikusi dute.

URTARRILAK 13, larunbata
11:45-12:30, Trikitilariak, herriko kaleetan barrena.
11:30-13:00, Kirikoketa. Baztanen sagardoa egiteko modua azaltzen duen ikuskizuna: dolarea, prentsa, dantza...
12:00, Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatu, eta kalejiran Plazaraino.
13:00, Txalapartariak.
13:00, Txotx irekiera ekitaldia. Omen­duak: Zaporeak proiektuko lan taldea.
14:30, Bazkaria, Goiko Lastola sagardotegian.

OTSAILAK 24, larunbata
XII. Sagar Lasterra herri krosa.

URRIA ALDERA
VIII. Sagar Martxa, egun erdiko txangoa. Azken urteotan apirilean izan bada ere, data aldatu eta urria aldera egitea aurreikusi dute. Sagardotegietatik igarotzen den ibilbidea da, eta orduan ariko dira sagardoa egiten, sagar 
usaina sagardotegi inguruetan...

OTSAILEKO, MARTXOKO ETA APIRILEKO ASTEBURUETAN
Turismo informazio puntua zabalik egongo da, Biteri aurrean. Larunbatetan eta Ostiral Santu egunean, 10:15etatik 14:15etara eta 16:30etatik 19:00etara; eta igandeetan, 11:00etatik 15:00etara.
-Bisita gidatuak hirigune historikoan.
-Tren berdean ibilbideak.
-Pakete turistikoak: bisita gidatua hirigune historikoan+erremontista egun batez+erremonte partiduak (Galarreta frontoian); edo bisita gidatua hirigune historikoan+erremonte partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!