Realeko Illarramendi eta Llorente, Plaza Berriko Kutxabanken

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Hernanin bisitan izango dira gaur, Real Sociedad futbol taldeko bi jokalari: Asier Illarra­mendi eta Diego Llorente.
Plaza Berriko Kutxabanken lokalean egongo dira, arratsal­deko 18:30etatik aurrera. Izan ere, Realaren babesleetako bat da Kutxabank.
Nahi duten guztiek izango dute aukera, bertara azaldu eta bi jokalariekin argazkiak ateratzeko, edota autografoak eskatzeko. Herritar guztiei lu­zatu diete gonbitea, «momentu atsegin bat pasatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!