Jasotako elikagaiak kaxatan sartzeko, laguntza behar dute

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Abenduan eta urtarrilean zehar egin du elikagai bilketa, beste urte batez, Sahararen Aldeko Euskal Karabanak. Eta orain, bildutakoa ordenatzeko momentua iritsi zaie, elikagaiak kaxetan sartzekoa, gero hori guztia Saharara eraman ahal izateko.
Horretarako, gaur bertan jarri dute zita. Arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira, Ga­briel Zelaia eraikinean daukaten lokalean, Florida 28an; Lidl eta DIA inguruan, alegia.
Eta herritarrei luzatu diete deia, bertara azaldu eta la­gun­tzeko: «jendea behar dugu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!