Irakurketa Klubak, aurreneko saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Bihar jarriko dute martxan, Hernaniko Udal Liburutegian, Irakurketa Kluba. Hilero egingo dute saio bana, eta biharkoa izango da aurrenekoa. Arra­tsal­deko 17:30etan hasiko da, eta ez 17:00etan, kultur agen­dan azaldu den bezala. Jaki­na­razi dute, bestalde, Txiki Txokoa itxita egongo dela, saioak iraun bitartean.
Bularretik Mintzora egitas­moaren baitan abiatu dute Irakurketa Kluba, eta bertan, 3-5 urteko haurrek eta beraien gurasoek, elkarrekin hartuko dute parte. Maria Garcia Lade­rok gidatuta, bi helburu izan­go dituzte saioek: gozatzeko une bat sortzea, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin; eta gurasoei prestakuntza ematea kontaketarako. Horretarako, haurrek eta gurasoek, ekimen desberdinak burutuko dituzte elkarrekin: irakurketa ozenak, liburu aurkezpenak, liburuei buruzko komentarioak...

Plaza libreak, oraindik
Irakurketa Klubaren saioetan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez, plazak mu­gatuak direlako. 10 guraso eta haurrentzako tokia dago, eta oraindik 7 plaza geratzen dira libre. Apuntatzeko, liburutegira jo behar da.

Literatur solasaldia, gaur
Biharko saioaren aurretik, bes­te zita bat ere badaukate Udal Liburutegian, literatura zaleek. Izan ere, urteko aurreneko lite­ratur solasaldia egingo dute gaur, gaztelaniaz, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sergio del Mo­linoren La España vacía liburuari buruz ariko dira, Amaia Garciak gidatuta.
Euskerazko aurreneko lite­ratur solasaldia, berriz, dato­rren asteartean izango da, urta­­rrilaren 16an. Gaurkoaren ordu berean, arratsaldeko 19:30etan hasita, Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak liburua izango dute hizpide. Ane Mayozek gi­datuko du saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!