Pala txapelketa mistoa eta ­ mus txapelketa antolatu dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

AStigarragako Gazte Asan­bla­dak Mus txapelketa eta pala txapel­keta antolatuko ditu. Musa urtarrilaren 28an, igan­dean 16:30etan, Zipotzan joka­tuko da. Izen emateko az­ken eguna urtarrilaren 26an da. 10 euro bikoteko momen­tuan or­daindu behar da Zipotza ta­bernan eta saria egongo da ira­bazleentzat.
Edozein ger­turatu daiteke, ez soilik gaz­teak. Au­rreko urtean, giro ede­rra sortu zen gazte eta helduen arteko mus parti­detan,  zortzi bat bikote elkartu ziren eta aurten gehiago izatea espero dira.

Pala txapelketa mistoa
3garren Pala txapelketa mistoa ere antolatu da, otsailaren 17an. Ekintza hau ere pasa den urtean egin zen data ber­dinean. Gerturatu zen jendea gustura ibili zen eta maila onarekin. Oraingo honetan, jende gehiago elkartzea espero da, haur gazte zein heldu.
Zoritxarrez urte zaharreko ar­gazki lehiaketan ez da argaz­kirik jaso eta saria Upelio­rentzat izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!