Telefono bidezko iruzur saiakera salatu dute

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Beterri-Buruntzako Merkataritza Dinamizatzaileak jakinarazi zuen atzo, Facebook sare sozialaren bitartez, telefono bidez iruzur egiten saiatzen ari direla, merkatariei. Hernaniko komertzio batetik jaso zuten abixua, eta dirudienez, Paginas Amarillas, Paginas Blancas edo Hibu bezalakoetatik deitzen dutela diote; grabaketa bat egin behar dutela publizitate erreziboa kobratzeko datuak konfirmatzeko. Segidan, kontu korronteko azkeneko 10 zenbakiak eskatzen dituzte. Merkatari guztiei eskatu diete, bankuko datuak inori ez emateko, iruzurrak direlako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!