Santiagomendi eta Landarbasoko paisaia eta lurraldea, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

paisaia eta Lurraldea. Haus­narketa bat plangin­tzaren esku­tik izeneko lehenengo jardu­naldia 2018ko urtarril­a­ren 26an, ostiralean garatuko da, 10:00­etatik 20:00etara. Astigarragako Udalerrian Kale Nagusian 15­garren zenbakian kokatuta dagoen Murgiako Jauregian.
Paisaia eta Lurraldearen lehenengo jardunaldia izango da eta Astigarragako Udala, Fun­dicot-Lurralde Antola­men­­­­­­­­du­aren Profesioarteko Elkar­teak eta EHUaren Lurral­de On Izeneko taldeak anto­latzen dute.
Gehienez 60 partehar­tzaile jasoko ditu. Hauek izen-ema­te­aren ordenaren ara­bera onar­tuko dira. Doan da. Astiga­rragako uda­leko web­gunean izena eman daiteke eta inpri­makia atxi­kituta dagoen lo­go­tipoan klik eginez eskura­garri dago.
Jardunaldian izena eman­dako guztiek, an­to­latzaileek egindako parte-hartze ziur­tagiria jaso ahal izango dute (posta elek­tro­nikoz bidalita). Hau lortzeko saioan egongo diren parte-hartze orrietan sinadura be­ha­rrezkoa izango da.

Paisaiak babesteko instrumentua
Paisaia lurraldearen di­men­tsio garrantzitsua da eta, beraz, antolamenduan oina­rrizko pieza.
Hori dela-eta, 2009ko uz­tai­laren 21ean, Eusko Jaur­laritzak Paisaiaren Euro­pako Hitzarmenarekin bat egitea erabaki zuen. Sorturiko kon­promisoetariko bat, paisaia lurralde politiketan sartzen da eta, bide batez, paisaien ba­loreak kontserbatzea, lu­rral­de antolakuntzarako ins­tru­men­tuen helburu eta baldintza gisa.
Xede horrekin Dekretua publikatu zen, Euskal Auto­no­mi Erkidegoko lurral­de-antolamenduan paisaia ba­bes­tu, kudeatu eta antola­tzearen gainekoa. Lurral­de-antola­mendu­aren esparruan paisaia babes­tu, kudeatu eta antolatzeko bi­tartekoak iden­­ti­fikatzen ditu dekre­tuak: ha­la nola, paisai­aren katalo­go­ak, paisaiaren ze­haz­­ta­pe­nak, Paisaiarako Ekin­­tza Pla­nak, pai­saian inte­­gratzea­ren az­ter­lanak eta sen­tsibi­lizatu, tre­batu, ikertu eta laguntzeko neurriak.
Eusko jaurlaritzako Ingu­ru­men Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak paisaia-ekintzako planak eratzeko diru-laguntzak emateko dei­al­diak egiten ditu udalei.

Santiagomendi-Landarbaso orain bi urte hautatu zen
2015-2016 deiadian Santia­go­men­di-Landarbaso korri­do­rearen Paisaiarako Ekintza Planaren bitartez, Astigarra­gako Udalak berea egin egin du paisaian parte-hartzeko proposamenak planteatzeko dagoen beharra. hauek gizar­te, kultura eta eko­nomia-dina­mika berriak sortzen di­tuzten sistema gisa fun­tzio­natu behar dute lurraldean.
Horregatik Paisaia eta Lurral­dearen Lehenengo Jar­du­­naldia Astigarragako Uda­lak erabakitasunez apustua egiten duen prozesu horren esparruan, egiten da.

 

EGITARAUA
Goizeko Saioa 10:00-14:00
Paisaiaren tratamendua EAEaren Planifikazioan
10:00-10:40: Jardunaldiaren hasiera ematea. Zorione Etxezarraga (Alkatea), Ignacio de la Puerta Rueda (Eusko Jaurlaritza), Antonio Serrano (Fundicot) eta Itxaso Latasa (EHU).
10:45-11:35: Paisaia EAEko Lurralde eta antolamenduaren Gida Lerroetan. Donostialdea-Bidasoa Beheko Paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak. Jesus Mari Erquicia (Arkitektoa) eta Victor Azpiroz (Arkitektoa)
11:40-12:00: Kafea.
12:05-13:10: Santiagomendi-Landarbaso korridorearen Paisairako Ekintza Plana. Izaskun Txintxurreta Ibabe, Raoul Servert eta Peio Lozano.
13:15-13:45: Hizlariekin eztabaida.
14:00-15:50: Bazkaria.

Arratsaldeko Saioa 16:00-20:00
Paisaiaren kudeaketa. jasangarritasuna eta esperientziak.
16:00-16:30: Paisaia eta jasangarritasuna. ‘Aldaketa globalaren’ aurrean erronkak. Antonio Serrano. Bide, ubide eta portuetako ingenieritzan doktorea eta ekonomista.
16:40-17:10: Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak, Katalunian. Pere i Martí.
17:20-17:50: Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Valentziako erkidegoan. Joaquín Farinos Dasí.
18:00-18:30: Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Galizian. Manuel Borobio Sanchiz.
18:40-19:10: Babesguneak, Paisaia naturala eta kulturalaren baliabide artikulatzaileak. Rafael Mata Olmo.
19:15-19:45: Hizlariekin eztabaida.
19:45-20:00: Amaiera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!