‘Urumea Bizi’ erakusketa, ikusgai Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Erakusketa jarri du Biterin, Haritzalde Naturzaleen Elkar­teak: Urumea Bizi. Dagoeneko ikusgai dago, kultur etxeko erakusketa gelan, eta urta­rri­la­ren 26ra arte egongo da bertan. Egunero, arratsaldez bisitatu daiteke, 18:00etan hasi eta 20:00etara arte.
Erakusketa horretan, Uru­mea ibaiko eta inguruko fau­na eta flora jaso ditu Hari­tzal­dek, animaliak eta landareak. Espezie bakoitzaren argazkie­kin batera, horri buruzko azal­penak eta bere ezaugarriak jarri dituzte, paretetako pane­letan. Eta bideo proiekzio bat ere ikusi daiteke bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!