Estimulazio musikal goiztiar tailerrak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 9a, 01:00

Urte berriarekin batera, mar­txan jarri ditu berriro esti­mu­la­zio musikal goiztiarraren tai­­lerrak, Kaxko elkarteak, Her­na­­niko Udalaren eta Mu­sik­Ha­zi Gipuzkoako Musikoterapia El­kartearen laguntzarekin.
Gaur izango da aurreneko saioa, eta asteartero egingo di­tuzte tailerrak, goizez, Biteri kul­tur etxean. Ordubeteko­ak izango dira saioak, 10:45etan hasi, eta 11:45ak arte.

0-3 urteko haurrentzat, eta beraien gurasoentzat
Tailer horiekin, sendotu nahi dute haurren garapena, mu­si­karen bitartez; eta baita gu­ra­soekiko lotura afektiboa sus­ta­tu ere. Zehazki, 0-3 urte bitarteko haurrei, eta beraien gurasoei dago zuzenduta.

Izenematea doan, emailez edo telefonoz
Tailerretan parte hartzea doan da, eta nahi duten guztiei dago zuzenduta. Baina hori bai, par­te hartzeko, aurrez eman behar da izena. Horretarako, bi bide jarri dituzte aukeran: info@musikhazi.com helbide elektronikora mezua bidali, edo deitu telefonoz 608 193 701 zenbakira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!