Alokairurako dirulaguntza eskatzeko, azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 9a, 01:00

Gaur dute azkeneko eguna, alokairurako dirulaguntzak eskatu nahi dituzten herritarrek. Udaletxean eskatu behar dira, Herritarren Harrera Zer­bitzuan, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Guztira, 164.000 euroko par­tida gorde du Hernaniko Udalak: erdia 18-35 urte bitarteko gazteentzako, eta beste erdia 36 urtetik gorakoentzako. Eta diru horrekin lagunduko dituzten alokairu gastuak, dira 2017ko irailaren 1etik, 2018ko abuztuaren 31ra bitartekoak; gehienez ere, 650 euroko alokairu gastua, hilean.
Dirulaguntza eskatu ahal izateko, gutxienez duela urtebetetik egon behar dute Her­nanin erroldatuta; eta dauzkaten diru-sarrerak ezin dira izan, urtean, 25.000 euro bai­no gehiagokoak pertsona bakarra bada, eta 39.000 euro baino gehiagokoak, bi pertsona edo gehiago badira.

Eskaera orriak, Udalaren web orrian edo HHZn
Eskaerak Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu be­har dira, eta aurkeztu beharreko orriak, HHZn bertan eskuratu daitezke, edota Udalaren web orrian: www.hernani.eus. Oi­na­­rriak ere bertan daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!