Gorrotxategi eta Manterola, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 9a, 01:00

Finalen asteburua izan da pasa dena, pelotari hernania­rrentzat. Herrian bertan, txi­ki­enak izan dira protagonista, Eguberritako Txapelketa azka­rra jokatu baitute, Gabonetako asteburuetan; eta azkeneko honetan, hain justu, finalak.
Igande goizean izan ziren, eta semifinalekin ekin zioten. Benjaminetan, Danel Mante­ro­lak irabazi zion Oier Ma­ci­ci­o­rri (16-6); eta Joanes Usa­bia­gak, Manex Alberdiri (16-10). Eta alebinetan, Ianitz Gorro­txa­tegik 16-6 irabazi zion, Ma­nex Alberdiri; eta Oier Azpeitiak 16-4, Ekhi Manterolari.
Segidan jokatu zituzten finalak, eta Manterolak 16-11 irabazi zion Usabiagari, benja­minen txapela janzteko. Maci­cio­rrek irabazi zuen 16-14, hi­ru­­­garren posturako lehian. Eta alebinetan, Gorrotxategik jan­tzi zuen txapela, Azpeitia 16-10 menderatuta. Hirugarren, Goi­koetxea izan zen (16-7).


Arrieta eta Lizeaga ezinean, Altzako Torneoko finalean
Baina nagusiek ere bazeukaten finalik asteburuan; txape­la­­ren bila joan ziren Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga, Altzako Torneoko finalera. Baina ezin izan zioten erantzun, Santxo usurbildarraren eta Santxez astigartarraren nagusitasuna­ri, eta 9-22 galdu zuten. Gripe­ak jota jokatu zuen Lizeagak, eta Santxezek dominatu zuen, baita Santxok bikain errema­ta­tzeko aprobetxatu ere. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!