Memoria historikoaren ikerketa eta berreskuratze beka deialdia zabaldu du Astigarragako Udalak. Aldaketa bat tarteko, urtarrilaren 26an argitaratu zuten deialdia berriro, eta gaur da azkeneko eguna, eskaerak aurkezteko, Udaletxeko erregistroan. 6.000 eurokoa da beka.