Abestuz eman zion hasiera urteari Goiz Eguzki abesbatzak, jubilatuen etxean. Gabonetako abestiak izan ziren protagonista, eta horiei esker abesbatzak jaso zituen txalo zaparradak ere bai. Jabier Zubimendik zuzentzen duen koroak, jubilatuen etxeko areto nagusia gogoz betetzea lortu baitzuen.