Porrot motzagoa VRACen kontra, elurrak eragindakoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 8a, 01:00

Hasiera hasieratik, kolokan hasi zen Hernani eta VRAC Quesos Entrepinaresen arteko norgehiagoka Valladoliden ari zuen elurteagatik, eta hala bukatu zuen, behar lukeena baino lehen. Dena den, partidua dagoeneko erabakita zegoen, eta VRACek Hernani garaituta bukatu zuten: 53-0.

Baldintzak okertzen
Nahiz eta hasieratik Pepe Rojo zelaia elurtuta egon, jokatzeko baldintzak bazeudela adierazi zuten, beraz, arazorik gabe hasi zuten lehia Hernanik eta VRACek. Gutxinaka-gutxinaka, ordea, baldintzak okertzen hasi ziren, eta partidua erabakita zegoela ikusita, 53-0 zijoazenean, 72garren minutuan, amaitutzat eman zuen arbitroak. Ordurako, elurra etenik gabe ari zuen, eta jela zen nagusi belardian.

Bartzelona izango dute bisitari igande honetan, 12:00etan.

Valladolidekoak, nagusi
Baldintzek partidua zaildu bazuten ere, aurkari zaila zeukan Hernanik, eta borrokatzeari utzi gabe aritu zen partidu osoa, nahiz eta markagailuan ez zuten lortu nabaritzea.

Bartzelona, hurrengo aurkaria
Bartzelonaren bisita jasoko du igan­dean Hernanik; Lan­daren jokatuko dute, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!