Zubipetik kanpo, Arrasaten jokatuko dute, ordea, Erregional Mailako mutilek. Arratsaldez izango dute partidua, 16:30etan, Mojategi zelaian. Bertan Mondragon taldea izango dute zain, beren aurkari zuzenena dena. Hain justu, laugarren postuan dago egun Hernani, eta seigarren dijoa Mondragon, hiru puntu gutxiagorekin. Lehia irabaziz gero, aurreneko postuetara hurbiltzeko aukera izango lukete hernaniarrek, hiru puntu gehiago besterik ez baititu liderrak, Ordiziak.