Partidu zailarekin hasiko dute urtea Euskal Ligako emakumezkoek gaur. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Leoiako Emakumeak izango dituzte aurkari etxean, Zubipen. Laugarren postuan dago momentu honetan Leioa, Hernani baino sei gorago (hamargarren doa) eta 12 puntuko aldearekin. Hortaz, borrokatzeko moduko norgehiagoka izango dute hernaniarrek aurretik, irabazteko aukera galdu nahi ez badute, behintzat. Puntu horien beharra dauka Hernanik, jaitsiera postuetatik gehiago aldendu nahi badu.