Pelikula grabatzen, Kaxkotik barrena

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 7a, 01:00

Pelikula baten eszenatoki bihurtu ziren Hernaniko kale eta txokoak asteartean. Imanol Txoperena lesakarraren zuzendaritzapean, duela urte batzuk estreinatutako Errege laburmetraiean oinarritutako pelikula grabatzen ari ziren. Bertan kontatzen da Baxilio Urrutiaren istorioa; Lesakako alkate izan zen Urrutia, hauteskundeetan aurkeztutako beste hautagaitza legez kanpo utzi ondoren. Pelikulan agertuko diren aktoreen artean dago Jose Luis Gomez hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!