Eskolako txikienen azken zita eta Altzako txapelketa, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 7a, 01:00

Beste urte batez, Pelota Es­ko­lako Txapelketa jokatu dute Hernaniko pelotari gazteenek. Aurtengoak, gaur izango du bere final haundia. Goizeko 10:30etan hasita, frontoian elkartuko dira eta orduan hasiko dituzte finalerdiak.
Bi mailetako zortzi jokalari lehiatuko dira. Aurrena: benjaminetan, Danel Manterola Oier Maciciorren aurka, eta Joanes Usabiaga Manex Al­ber­diren kontra; eta alebinetan, Oier Azpeitia Ekhi Garmen­dia­ren kontra aurrez aurre, eta gero, Ianitz Gorrotxategi Unax Goikotxearen aurka.
Hain zuzen, zortzi hauek dira hasierako 36 pe­lotarie­tatik finalerdietara pa­sa direnak.

Eguerdiko 12:00etan hasiko dute Altzako Txapelketako finala Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak.

Taldeko argazkia, tartean
Finalerdiak bukatuta, goizeko 11:30ak aldera jarri dute zita denboraldi honetako taldeko argazkia ateratzeko. Fronto­ian elkartuko dira bai jokalari eta baita entrenatzaileak ere, argazki erraldoian.
Jarraian, finalen aurretik, alebin federatuen arteko lagunarteko norgehiagoka izango da, binaka: Aiur Elizazu eta Enaitz Artola lehiatuko dira Auritz Txin­txu­rreta eta Xuban Iturberen kontra.
Bukatzeko, horren ondoren jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren postuak finalerdietako galtzaileek, eta final haundia, irabazleek.

Arrieta eta Lizeaga, Altzan
Bitartean, Altzan izango dira Ioritz Arrieta eta Markel Lize­aga seniorrak Altzako Txa­pel­ketaren finalean. Txapela jo­katuko dute eguerdiko 12:00e­tatik aurrera, Pagazpeko San­txo eta Mundarroko San­txe­zen kontra: jantziko al dute her­naniarrek urteko aurreneko txapela? Lehia oso berdindua egongo da, beraz, ikuskizuna ziurtatuta egongo da Altzako frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!