Sagardotan bustitzeko itsasontziek, saria

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 01:00

Hil honetako igandeetan bisita gidatuak egin ahal izango dira Sagardoetxean, 4 euroan (10 urtetik beherakoek debalde), sagardoa eta euskal marinelen itsasoko bizimoduaren artean izan den lotura ezagutzeko. Bisita horien bukaeran, itsasonziak egiteko materialak jarriko dira eskura, eta hilabete bukaeran, produktu sorta eramango du opari, itsasontzi politenaren egileak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!