Udalak Bandoaren bidez jakinarazi duenez, otsailaren 12tik aurrera ez da pediatra zerbitzurik izanen Goizuetan, ordezko pediatra bat aurkitu arte. Egun horretatik, Leitzako Osasun Etxean emanen da pediatra zerbitzu berezia, astelehenetik ostegunera, arratsaldez, 15:45etatik 20:00etara. Bertara joan aurretik ordua hartu behar da, 948 510 800 telefonora deituta.