Bosgarrenez egin zuen Txantxangorri elkarteak tiroko San Silbestre torneoa aurreko astean. Hernaniko elkarteko bazkide diren 20 bat jokalarik hartu zuten parte Oiartzungo Arkalen, tartean belaunaldi berrikoak. Eta hain zuzen, horietako bat izan da, oraingo honetan, garailea: Manu Loinaz.
Loinazek etxeratu zuen, beraz, Gabonetako saski haundia, 25etik 20 plater eginda. Bigarren izan zen Laxaro Oiarbide, 19 platerekin; eta segidan geratu ziren: Manuel Elorza (18 plater); Iñaki Goñi (17 plater) eta Eneko Da Silva (17 plater).
Goizean goiz hasita, eguerdi aldera bukatu zen proba, eta handik zuzenean Txantxangorri elkartera abiatu ziren sariak banatu eta luntx berezi bat dastatzera.