Jarduera bikoitza taldeak, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 7a, 01:00

Argitaratu berri du Mendiriz Mendi elkarteak 2018rako au­rre­ikusi duen egutegia, eta ber­tan dira aste honetan izan­go diren aurreneko zitak: eski ikastaroa, asteburu osoan zehar, eta helduen aurreneko irtenaldia, Elizondo-Urkiaga mendatera, igande honetan.
Horren aurretik, beste hitzordu bat ere zehaztuta daukate; bihar bilera deitu dute iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaroa egin nahi dutenekin. Iluntzeko 20:00e­tan elkartuko dira, Mendiriz Mendiko lokalean (Iturregi plaza, z/g).

Igandeko irteeran parte hartzeko izena eman beharko da osteguna baino lehen.

Irteera, igandean
Baina eski ikastaroarena ez da Mendiriz Mendik antolatu­tako irteera bakarra. Izan ere, igande honetan, hilaren 14an, Piriniotako zeharkaldiaren GR-11 3.etapa egingo dute, Eli­zondo-Urkiaga mendatea ze­har­katzen duena, hain zuzen. Atsegindegitik abiatuko dira, goizeko 07:30etan.
Parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da oste­guna baino lehen, Mendiriz Mendiren lokalean. Prezioa: bazki­deek, 13 euro; ez baz­kideek, 17 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!