Hasiera gogorra trikoloreek, Valladoliden

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 7a, 01:00

Erronka zaila be­zain ga­rran­tzitsua daukate aurretik Her­naniko mutilek, Ohorezko Mailako garaiezina izango du­te aurrez aurre: VRAC Que­sos En­­trepinares. Eguerdiko 12:30­e­tan hasiko da norgehiagoka, Valladoliden, Pepe Rojo ze­laian.    

Kopa Iberica irabazi berri
Liga hasi zenetik, ez du partidurik galdu VRAC Quesos Entrepinaresek, horregatik deitzen diote Ligako garaie­zina. Gainera, egungo txapel­du­na da Ligan, eta Kopa Ibe­rica irabazi berri du, beraz, in­dartuta izango dute kon­trarioa hernaniarrek. Partidu zaila, dudarik gabe, bonusa­ren bila atera beharko dira behintzat Polidorirenak.
Bigarren bueltako biga­rren partidua da hau, hasiera gogorra, beraz, Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!