Dantzaz dantza ibili ziren aurreko asteburuan, Astigarragako inauterietan. Herri Eskolaren jaialdian, larunbateko disko festan eta igandeko Euskal Inauterien Konpartsan, bakoitzak bere mozorroa jantzi, ondo apaindu, eta dantzari ekin zion. Giro polita izan zen hiru egunetan, eguraldiak planak aldarazi bazituen ere. Inauteriei agurrik ez diete esan oraindik, hala ere! Kaldereroek dute azkeneko hitza. Dantza egingo ote dute?