Batzordeak landuko dituen gaien artean egongo da Martxoaren 8aren bueltan antolatu nahi diren jarduerena. Horien artean, martxoaren 10ean egingo den ekitaldian omenduko direnak aukeratu ahal izateko Udalak luzatu duen galdetegia egongo da. Oharra bidali dute etxeetara, eta bertan omendu nahi diren herriko emakumeen izenak eman ahal izango dira, hilaren 16ra arte. Txartelak Gazte Lokalean, Ikastolan, Kultur Etxean eta Udaletxean utzi ahal izango dira.