Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an argitaratu da iragarkia, Aranoko Udaleko 2018ko aurrekontu orokorraren behin behineko onarpenaren ingurukoa. Jendaurrean egonen da, argitaratu den egunetik kontatzen hasita hamabost egun baliodunetan, herritarrek edo nahi duenak alegazioak egin ahal izan ditzaten. Era berean, alegazioak egiteko jendaurrean jarri da, baita ere, Udaleko plantilla organikoa eta langilegoaren zerrenda.