Azkeneko trukoak, Gabonak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 6a, 01:00

Astelehenean, etzi, bueltatuko dira Hernaniko gaztetxoak normalitatera, eta horren aurretik, azkeneko aisialdi ekintzak izan dituzte aste honetan. Tartean izan dira Portu auzoko bizilagun txikienak, aste osoan zehar ekintza bereziak izan dituztenak: irteerak, erroskila tailerra... eta herenegun, Eriz Magoa! Magia trukoekin bukatu zuten, Gabonetako dizdirarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!