Diru-laguntza deialdia ireki zuen abenduaren 20an Udalak hirugarrenez, etxebizitzen alokairua sustatzeko. GAOn argitaratu zen deialdia, eta ordutik, 20 naturaleko epea ezarri zuten eskaerak aurkezteko; azkeneko eguna, asteartea izango da, hilaren 9a. Hainbat baldintza bete behar dira laguntza eskatu ahal izateko, besteak beste, Hernanin erroldatua egotea, diru-sarrerak 25.000 eurotik beherakoak izatea bizikidetza-unitatea lagun bakarrak osatzen duenean, edo 39.000 eurokoa bat baino gehiagok osatzean, etab. Baldintza guztiak eta aurkeztu beharreko dokumentuak ikusgai: www.hernani.eus. Eskaerak, aldiz, HHZn egin beharko dira.