Atzo zinerik ez bazen ere, Gabonak pasata eta urte berriarekin, gaur izango dira aurreneko saioak. Bi pelikula jarriko dituzte oraingo honetan, biak publiko guztiarentzat. Arratsaldeko 16:30etan izango da aurrenekoa, Coco; bigarrena, aldiz, 19:30etan eta 22:30etan jarriko dute, El Gran Showman. Bihar izango dira saioak, baita ere, aurrenekoa 16:30etan jarriko dute; eta bigarrena, 19:30etan soilik. Eta etzi, ikuslearen egunean, El Gran Showman errepikatuko dute, arratsaldeko 16:30etan, prezio murriztuan (2,50 euro).