Trukegunea hirukoiztuta, etzira arte martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 6a, 01:00

Kutxa Ekoguneak abenduaren 16an martxan jarri zuen Jostailuen Trukegunea bere az­keneko egunetara iristen ari da; hain zuzen, astelehenean, hilaren 8an itxiko du­te. Orain arte, «iazko emaitzak hirukoiztea lortu du», eta itxi arte, «emaitzak orain­dik gehiago haunditzea es­pero da», azaldu du Kutxa Ekoguneak. 
Denetarik utzi dutela adi­e­razi dute: liburuak, musika instrumentuak, puzzleak, pan­pinak, mozorroak, pelu­txeak, etab. 

Berrerabilpena erraztea, helburu
Asmo bikoitza dauka egitasmoak. Alde batetik, «haurrei trukean oinarritutako esperientzia zoragarri bat es­kain­tzea; eta bestetik, «Ga­bo­netan opari moduan ja­so­tzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraz­tea». 
Egun hauetan, «gauzak do­an jasotzeko ohitura falta» so­matzen ari direla diote. Eta az­pimarratu dute «balio berdi­na duela hartzeak eta emateak».
Hori dela eta, herritarrak animatu dituzte jostailuak utzi edota hartzera, «betiere uzten den hura erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz. Jasotakoa, utzitako gure seme-alaben jostailuak erabiltzen genituen bezala tratatzeko konpromisoz». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!