Errugbia ere bueltan dator, berriro ere, baina kasu honetan, Hernanik kanpora joan beharko du. Valladoliden jokatuko dute bihar, Pepe Rojo zelaian, VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra, Ohorezko Mailako lider dagoena, eta Kopa Iberica irabazi berri duena. Eguerdiko 12:30etan hasiko da norgehiagoka, eta Teledeporten botako dute beranduago, gaueko 00:45etan.