Mundarrok Mariñoren aurka etxean, bihar eguerdian
Futbolak bere aktibitatea berreskuratuko du asteburu honetan. Honela, Mundarroren lehen taldeak Irungo Mariñoren aurka jokatuko du, bihar, 12:00etan Zarkumendegin. Mariño 13garren postuan da sailkapenean, Mundarro baino lau puntu gutxiagorekin. Aukera ona dute astigartarrek goiko postuetara begira jartzeko. Jubenilek gaur jokatuko dute, 11:45etan, Usurbilen aurka.