Umore Onako hiru bikote, finalean dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 6a, 01:00

Goizuetako Umore Ona II. Pilota txapelketako lehen finalistak ezagutzen dira jada eta hiru mailetan Umore Ona taldeko bikote bat egongo da. Benjamin­etan Aranberri eta Lujanbio Ilunpeko Arte­txe eta Bidezaballen aur­ka ariko dira, urtarrilaren 13ko finaleetan.
Alebinetan Legarreta eta Elizegik Ilunpeko Otaegi eta Bidezabal izango dituzte aurkari. Eta jubeniletan Aizkor­be eta Apezetxeak gaur ezagutuko dituzte beste finalistak, jokatuko den azken finalerdian

Gaur, azken finalerdiak
Geratzen diren finalerdiak gaur, 10:00etatik aurrera  jokatuko dira. Benjaminetan. Guztira lau partida izanen dira; bat benjamientan, bi in­fan­tiletan eta bestea jubeniletan. 
Umore Ona­­koak ben­ja­minetan ariko dira; Apezetxea eta Sagardui, Errekakoen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!