«EAJk eta PSE-EEk garraio hiria babestu dute berriz»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 6a, 01:00

«EAJ eta PSE-EE Astigarragako interesak babestu beharrean, Diputazioko ordezkari moduan aritu ziren Garraio Hiria babesten azaroko plenoan». EH Bilduk Garraio Hiria behin-betiko baztertzeko mozio bat aur­­keztu zuen. Bertan, probi­sionalki bada ere, «beste alter­natiba jasangarriagoa (neka­zaritza ekologikoa…)» eskatzen zuen EH Bilduk, «lur horien erabilera nekazariei uztea eta baita Donostiako Udalari, ere­mu horietan egon diren des­jabetzeengatik jaso duen dirua astigartarroi itzultzeko ere».
Oposizioko alderdiaren esa­ne­tan «EAJ prentsan bazterrak nahas­ten ibili da, bere bene­ta­ko posizioa azaldu beharrean, EH Bildu erasotu nahian. Ple­noan, beste behin, argi geratu zen: EAJk eta PSE-EEk Garraio Hiria babesten dute eta EH Bildu da aurka dagoen bakarra. Aurka Astigarragari ez diolako ezer onik ekarriko, he­rriko pai­saia are gehiago txiki­tuko due­lako, inguruetan zara­ta ara­zoak sor ditza­keelako, eremuak alternatiba jasanga­rriagoak izan dezakelako»…
Aurreko legealdian Astiga­rragako Udala EH Bilduren es­ku­tik Garraio Hiriaren aurka agertu zen. «Oraingoan aldiz, EAJ eta PSE-EEren eskutik, Ga­rraio Hiriaren proiektuak kola­boratzaile berria du: Astiga­rragako Udala». EH Bildu­ren­tzat oso berri txarra baina ez harritzekoa, «biak beti egon baitira hormigoi eta makro­proiek­tuen alde».
EAJk Garraio Hiriaren alde­ko argudioak emateko garaian beste gai batekin nahastu du, EH Bilduren ustez. «Astiga­rra­gak kamioien aparkatzeko toki­ekin arazoak baldin baditu, Asti­garragari dagokio hori kon­pontzea, Astigarragako Udalak baitu herri barneko trafikoaren eskumena. Beraz, ardura­gabe­ke­ria da Aldundiari hau kon­pon dezala eskatzea. Jarrera ho­nek ez du EH Bildu batere ha­rritu, ardurak propioak sahies­tu eta ardurak bizilagunari eskatzeko  iaioa den gobernua baitugu Astigarragan».
Gainera, EH Bilduk EAJren inkoherentzia salatu zuen: «nola da posible Santia­gomen­diko Paisaia berreskuratzeko la­na hauspotzea eta herriko bes­te paisaia  batek jasango du­en erasoaren aurrean pres­tu­tasuna adieraztea? Lotsik ez. Herritarrak lasaiago uzteko, Al­dundiari Ingurumen azter­ke­ta egiteko eskatuko omen dio baina EH Bilduk itxurakeriak alde batera utzi eta gogorarazi zion azterketa hori beharrezkoa zela,  Ingurumen eta Hirigintza legeek hala aurreikusiten dute­lako».
Proiektua garatze prozesuan dago eta oraindik ibilbide luzea izango du «baina orain jakina da Garraio Hiriak Astigarragako Udalean kolaboratzaile finak dituela. Beraz, proiektuari aur­ka egiteko estrategiak egokitu egin beharko dira ahalik eta eraginkorrenak izateko. Astiga­rragako EH Bildu horretan ari­tuko da buru-belarri».

«Ergobiako zubia ­berres­kura­tzeko eskaera EAJren babesik ga­be»
EH Bilduren beste mozio ba­tean, Eusko Jaurlaritzak babes­tutako Ergobiako zubia berres­kuratzeko konpromisoa har­tzea eskatu zitzaien URA, Añar­be, Eusko Jaurlaritzako eta Di­pu­­­tazioko Kultura Sailei eta Asti­garragako Udalari. Bestetik, uhol­deen aurkako lanak bere­hala hasteko eskaera ere luza­tzen zen mozioan.
«URA, Ergobiako zubitik Aka­rregira doan eremuan uhol­deei aurre egiteko proiektua lantzen ari denez, EH Bilduk inoiz baino aproposagoa ikusi zuen Astigarragari dagokiona eskatzeko aukera. Bi gai lan­tzeko eskaera luzatu zuen EH Bilduk: batetik Ergobiako zubi ba­bestua arkitektonikoki eta kulturalki berreskuratu eta be­har duen balioan jartzea eta bes­tetik, Ergobia-Akarregi ere­muan uholdeen aurkako obra lanak berehala martxan jar­tzea».
Gaur egun, zubiaren gai­netik Añarberen sareak iga­ro­tzen dira eta hodi horiek «hor­migoizko estruktura handi eta zatar batez daude babestuak eta honek zubiaren itxura erabat baldintzatzen dute».
Horregatik guztiagatik, EH Bilduk «aukera hau pasatzen utzi ezin dela ohartuta, mozioa aurkeztu zuen eta azaroko ple­noan onartua izan zen EH Bildu eta PSE-EEren aldeko botoekin. EAJ aldiz, azalpen sinesgarririk eman gabe abstenitu egin zen. Horrelako aukerak aprobetxatu ezean, zaila edo ezinezkoa izan­go da Ergobiako zubiari merezi zaion ohorea ematea».
Prentsa oharrean EH Bilduk adierazi duenez. «EAJ Ergobiako zubi­a­ren gaia ekiditen saiatu da hasiera hasieratik. Abuz­tutik zegoen gaia mahai gai­nean eta plenoa bai­na le­hen, Boze­­ramaile Ba­tzordean mozio­aren ezta­bai­da atze­ra­tzen saia­tu zen. Ezi­nez­koa zen trami­tazioa atze­ratzea, legeak dion bezala hiru hi­labetera landu beharra dago­elako gaia eta horregatik jorra­tu zen azaroko plenoan. Ple­noan, aldiz,  puntu guztietan abs­te­nitu egin zen EAJ. Eusko Alderdi Jeltzalea ez zen gai izan  URAri uholdeen aur­kako lanak ahalik eta azkarren egin ditzan eska­tzea babesteko ere». yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!