Auzokideak hiru aukeren artean erabaki behar izan dute Sagardo Plazako jolas elementuak aukeratzeko eta, aldi berean, jolastokia estalkiarekin edo estalkirik gabe nahi zuten aipatu zezaketen ere bai. 59 auzokidek eman zuten bere bozka eta hauetatik 40k bigarren aukeraren alde bozkatu zuten. Parte hartu zuten denek estalkia nahi dute parkean. Udal gobernuak herritarren nahia errespetatuko du eta aurrera jarraituko aukeratutako jolastokiarekin.