Aurreko larunbatean, 2017 urtea bukatu baino lehen, jokatu zuten kiroldegiko igerileku berrituan Hernaniko Gabonetako Txapelketa, eta Tolosaldea IKT taldeko kideak nabarmendu ziren, dudarik gabe. Aurreneko hiru postuak, bai emakumezkoen artean eta baita gizonezkoen artean ere: aurrenekoak izan ziren Maria Martin eta Imanol Eceiza; bigarrenak, Claudia Herrero eta Iñaki Carrera; eta hirugarrenak, Naroa Erbiti eta Eneko Garmendia.