Gabonak borobiltzeko, sariak nonahi!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 5a, 01:00

Errifak saldu ditu Hernani Errugbi Elkarteak Gabonen aurretik, eta data berezi hauek aprobetxatu dituzte zozketak egiteko. Aurreko astean banatu zituzten hiru sariak (iberikoak eta botila bat ardo), eta Plaza Berriko denda irekita daukatenez, bertan egin zuten banaketa. Bide batez, jakinarazi dute gaur egongo dela irekita azkenekoz Gabonetako denda, goiz eta arratsaldez: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!