Aurten ere, alokairuko gastuak ordaintzeko laguntzak emango ditu Udalak; zehazki, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartekoari dagozkionak. Eskaerak egiteko epea irekita dago, eta hilaren 9ra arte, hurrengo asteartera arte egin ahal izango dira, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzun (HHZ). Oinarriak eta eskaera orriak Udalaren web orrian daude: www.hernani.eus.