bigarren itzuliko bigarren norgehiagoka jokatuko du Hernanik igandean, urtea hasteko. Gainera, ez da nolanahiko partidua izango, izan ere, VRAC Quesos Entrepinares bisitatuko dute hernaniarrak orduan.
Haien etxean, Valladoliden izango da partidua, Pepe Rojo zelaian, eguerdiko 12:30etan.
Egun berean 00:45etan ikusi ahal izango da partidua, aurrez grabatua.
Partidu zaila, aurretik
Oso partidu zaila izango dute aurretik, beraz, jokalari trikoloreek, Valladolideko taldea baita egungo txapelduna, eta aurtengo Ligan lider dagoena, baita ere. Horrez gain, Kopa Iberica irabazi berri dute VRACeko jokalariek.
Ondoren, Teledeporten
Norgehiagoka eguerdian jokatuko duten arren, ondorenean ere harekin gozatzeko aukera izango da. Izan ere, gaueko 00:45etatik aurrera ikusi ahal izango dute ikusleek Teledeporte katean, aurrez grabatutakoa.