Gaur gauean iritsiko da Errege Magoen magia txoko guztietara, eta hala nabarituko da bihar haur eta gaztetxo guztien irribarreetan. Baina horren aurretik, Hernanin eta Goizuetan egingo dute geldialdia, ordu berean. 18:00etan Meltxor, Gaspar eta Baltasar musikariekin batera abiatuko dira Hernaniko Urbieta kaletik, eta Goizuetan, Asinkotik.
Aurretik ere, hainbat zita
Bi herriak zeharkatuko dituzte Errege Magoek beren lana burutu aurretik, eta horretarako laguntza pila bat izango dute. Horiek, prestaketa-lanetan emango dute eguna Goizuetan: 09:00etan apainketa egingo dute frontoiean; 15:30etan geratu dira Asinkon jarraitzeko; eta antortxa daramakitenak, 17:30etan. Hernanin, bitartean, Zaharren Egoitza bisitatuko dute.