Markel Lizeagak jantzi zuen Gipuzkoako txapela, banaka

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 4a, 01:00

Pozik bukatu zuen urtea Mar­kel Lizeaga hernaniarrak, In­txu­rreko Artolaren kontra Gi­puz­koako Txapelketaren ba­nakakoa irabazi eta Tolo­sako Beotibarren txapela jantzi bai­tzuen. Partidu erraza izan zu­en hernaniarrak, eta halakoa izan zen emaitza: 22-2. CD Hernaniko pelotariek denboraldi honetan irabazitako bosgarren txapelka eskuratu zu­en Lizeagak.

Arrietak galdu, Villabonan
Antxon Pebet Txapelketa jokatu zuen Ioritz Arrieta seniorrak Olaburuko Zezeagarekin batera, baina ezin izan zuten txapelik lortu. 22-11 galdu zuten finala Villabonan, Atza­parko Urbieta eta Pagazpeko Arangurenen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!