Errege Magoek agurra, txotxak lekukoa hartua

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 4a, 01:00

Urte berriarekin batera, da­go­­­eneko hasi da urtarrila, eta berriro ere, makina bat ekin­tzekin hasi dute urtea her­na­niarrek. Dagoeneko izan di­tuzte etxeko txikienek urteko aurreneko ekintzak: ipuin kontaketa Lupe Lekuonaren eskutik, eta Ninika dantza ikuskizuna, hain zuzen. Eta gaur ere, izango dute zerekin gozatua.
Hain zuzen, bi eguneko Komiki tailerrari emango dio hasiera gaur, goizeko 11:00e­tan, Axpik, liburutegian; eta 4 urtetik gorako haurrentzat antzerkia izango da arra­tsal­dez, 17:00etan: Drag-e uraren bila.
Helduak, aldiz, Goiz Eguzki Abesbatzaren kontzertura ger­turatu ahal izango dira, arra­tsaldeko 19:00etatik aurrera, jubilatuen etxean. Urteberriko kontzertua eskainiko dute, Ga­bonetako abestiez josia.

Erregeak bihar, Urbietatik
Gabonetako azkeneko doinu­ak, aldiz, Berriak Elkarteak ja­rri­ko ditu, urteroko Errege Ma­­goen Kabalgatarekin. Mu­si­­karien laguntzarekin, Urbie­ta kaletik abiatuko dira 18:00­ak jotzen ditu­e­ne­an, haurren aurpegiak alai­tu eta goxokiak banatzeko asmoz.

Bihar iritsiko dira Errege Magoak Hernanira, eta urtero bezala, kabalgatan abiatuko dira Urbieta kaletik, arratsaldeko 18:00etan hasita.


Txotx denboraldiaren hasiera, hurrengo asteburuan
Eta hortik aurrera, festa ba­tetik bestera igaroko dira hernaniarrak; izan ere, berta­koentzat garrantzitsua den bo­lada bati emango zaio hasi­era urtarrilaren 13an, txotx den­boraldiari. 11:30etatik au­rre­ra egingo da irekiera ofi­ziala Pla­zan eta bertan irekiko da au­rreneko kupela. Eta or­dutik maia­tza­ren hasierara arte lu­zatuko da aurtengo sa­gar­dotegien mugimendua.

URTARRILEKO AGENDA

4-5 Komiki tailerra. Biteri Kultur Etxean. 10-14 urte bitartekoentzat. Goizeko 11:00etatik aurrera. Doan. Izenematea, liburutegian.
4 Haur antzerkia: Drag-e uraren bila. Logela multimediaren eskutik. Euskeraz. Biteri kultur etxean, arra­tsaldeko 17:00etan. 4 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2,70 euro.
4 Urteberriko Kontzertua. Goiz Eguzki Abesbatza. Goiz Eguzki Jubilatuen Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
5 Erregeen kabalgata. Arratsaldeko 18:00etan abiatuta, Urbieta kaletik irtenda.
11 Irakurketa kluba (1. saioa). Norentzat: 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Plaza mugatuak. Gidaria: Maria Garcia Ladero. Udal Liburutegian, arratsaldeko 17:00etan.
13 Bigarren Eskuko Azoka + Kalez Kale Kantari + Erromeria. Ohiko leku eta orduetan.
13 Txotx denboraldiaren irekiera. Plazan, goizeko 11:30etan.
18 Ipuin kontaketa, Apaxiren eskutik. Biteri kultur etxean, bi saiotan: 17:30etan, 3-4 urte bitartekoentzat; arratsaldeko 18:00etan, 5-7 urte bitartekoentzat.
30 Ipuin kontaketa, Dorleta Kortazarren eskutik. Biteri Kultur Etxean, bi saiotan: 17:30etan, 3-4 urte bitartekoentzat; arratsaldeko 18:00etan, 5-7 urte bitartekoentzat.

ERAKUSKETAK
4-26 Urumea bizi argazki erakusketa. Haritzalde naturzaleen erakusketa. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

LITERATUR SOLASALDIAK
10 Liburua: La España vacía. Sergio del Molino. Amaia Garciaren eskutik. Udal Liburutegian, arratsaldeko 19:30etan, gaztelaniaz.
16 Liburua: Izenik gabeko lurrak. Urt Zubiaurre. ANe Mayozen eskutik. Udal Liburutegian, arratsaldeko 19:30etan, euskeraz.

GAZTELEKUA
4 Arratsalde musikatua. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
13 Saskibaloi txapelketa.
21 Kulturartekotasun bazkaria. Goizeko 11:30etan.
28 Ikuslearen eguna (zinera). Arratsaldeko 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!