Loteria kobratzeko aukera, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 4a, 01:00

CD Hernaniko atletismo saileko loteria erosi zuenak, dagoeneko kobratu dezake saria taldearen lokalean (Gabriel Zelaia plaza 2, behea), Atletismoko Pistaren parean. Hain zuzen, 23.000 euro tokatu ziren Gabonetako Loterian, 16.244 zenbakia bigarren sariko zenbakiarekin (51.244) bat etorrita. Hori dela eta, boletoko 20 euro banatuko ditu Atletismo sailak. Oste­gunero egongo dira bertan, gaur hasi eta martxoaren 22ra arte, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!